Sorrera
NOR GARA?
Gu Arbizuko Erraldoien eta Buruhandien konpartsa gara, 2022 sortua eta 2023an aurkeztua. Sakanako gazte batzuen artean sortutako ekimena da, gaur egun elkarte gisa aurkitzen dena.Â
ZERTARAKO?
Ekimen honekin gauza hauek lortu nahi ditugu:
Arbizuko festetan giroa sortzea.
Aurreko urtetan buruhandiekin galdutako giroa berreskuratzea eta hobetzea.
Arbizu esparru honetan zabaltzea eta inguruko herrietara joatea.
Arbizuko historian galdu izan diren pertsonaiak, lanak, izenak, eta abar... berreskuratzea galdu ez daitezen.
ZER DATOR ONDOREN
Urtero konpartsa hobetzeko eta handitzeko ahaleginetan gaude, eta hona hemen aurrerantzean egingo ditugun eta egin nahiko ditugun gauzak badaude:
Arbizutik kanpora bidaiak egitea, eta aldi berean, Arbizura kanpoko erraldoiak gonbidatzea.
Erraldoi txikiak egitea, Arbizuko haurrek konpartsako parte izaten hasteko.
Dagoeneko bi buruhandi berri egiten ari gara, Sugar eta Napoleonekin batera korrika egiteko.
Beste erraldoi bikote bat?? Ba, Arbizuko konpartsatik asko gustatuko litzaiguke lau erraldoi herriko kaleetatik dantzan ibiltzea, honen arazoa ez da dirua, jendea baizik. Jendea egotekotan konpartsa handituko zen.
LAGUNTZA
Aurreko puntu horiek posible izateko eta etorkizunerako ditugun planak gauzatzeko zuen laguntza behar dugu, batez ere Arbizuko neska eta mutilena. Herriak sortutako ekimen hau herriak bizirik mantendu dezan. Ez dezagun galdu herri-ekimen polit hau.