SOLDADU FRANTSESA (NAPOLEON) eta SUGAR
Bi buruhandi hauek 1813ko gertakizunen oroimenez eginda daude, eta hau izan da beraien eboluzioa:
2006 - Buruhandiak aurkeztuak dira (Aitatxarka tailerrak eraikiak).
2014 - Pisu arazoak direla eta, buruhandiak gehiago ez ateratzea erabakitzen da.
2016 - Arbizuko buruhandi berrien sorrerakin batera, Sugar eta Napoleon erraldoi-gurpildunak bihurtzen dira.
2017-2023 - Erraldoi bihurtutako buruhandiak berriro ere pisu arazoengatik ez ateratzea erabakitzen da.
2023-2024 - Arbizuko konpartsak erraldoiak berreskuratzen ditu, eta 2010ean ziren buruhandiak bezala utzi zituen, pisuan konponketak eginez, pisu jasangarriagoa izan zezaten.
2024 - Sugar eta Napoleon berriro ere Arbizuarrei aurkeztuak izaten dira San Juanetan.
AITTUN ANDIYA, AMIÑ TXIKIYA, TXERRIA eta SUA
Arbizuko ikastolako buruhandiek izandako arrakasta ikusita, Arbizuko udaletxeak beraien buruhandiak eraikitzea pentsatu zuen. Eider Garderen laguntzaz dozena erdi gurasok buruhandiak nola egiten ziren ikasi zuten. Euren kabuz, lau buruhandi egiteko lana hartu zuten. Haien eskuetatik sortu ziren Arbizuko neska-mutikoen atzetik lasterka arituko ziren Txerria (Txistor Egunari erreferentzia), Sua (San Juan sua), Aittuna eta Amiñe (Arbizuko inauteritako pertsonaiak, Aittun andiya eta Amiñ txikiya).
2016an aurkeztu ziren aurretik aipatutako Sugar eta Napoleon “erraldoi-gurpildunekin” batera.
Buruhandi hauek Ikastolakoekin batera (Txatarra, Sorgina, Tartalo, Otsoa, Herensugea eta Argitxo) atera ziren hurrengo urteetan. Zoritxarrez urteak joan ahala gero eta gutxiago atera ziren.
Baina 2024an buruhandi hauek berreskuratu genituen, berriz ere, herriko haurren atzetik ibiltzeko asmoz. Urte hartako Txistor egunean ateraz, ateraldi gehiagoren esperoan.