Noizbait galdetu izan duzu zure buruari nor den “Marialonbre”?, nondik datorren?, zergatik Arbizuko etxe ta denda batek izen hori duten?, 18 urte betetzen dituzten kintoek dantzatzen duten Marialonbren zaldiyan dantza nundik datorren? Ba galdera guzti hoiek erantzungo ditugu.
Istorioa ongi ulertzeko, istorioa bi zatitan banatu daiteke, lehenengoa Mikaelaren aitaren gertakizuna, eta bigarrena, Mikaela Mugerzarena.
Lehenengo zatia:
Mikaelaren aita artzaia zene ta egun batean galdu zen mendian ardiekin zegoela lainoa zela eta (andian), orduan, galtzeko beldurrez Arbizura bueltatu beharrean Lezaunera joatea pentsatu zuen. Berak bakarrik euskeraz zekien, eta aurkitu zuen lehenengo etxean jotzean leihotik “adelante” oihukatu zuten, mutu geratu zen, ez zekien zer esan, “adelante” oihu egin zioten berriz. Azkenean etxeko jabea atera zen eta “que pasa señor?” galdetu zion, gizonak zer esan jakin gabe urduri jarri eta honakoa erantzun zion “yo…yo…Arbizu....yo…yo ombre de maria…. maria lonbre… yo” berez esan nahi ziona zen bera Mariaren senarra zela, baina gazteleraz gutxi zekila eta nerbioak jota hori atera zitzaion.
Denbora pasa zen eta anekdota Arbizura iritsi zen, eta Arbizuarrek burla moduan erabiltzen hasi ziren, historioaren ospearen ondorioz Milikonia izena zuen etxea gaur egun ezagutzen dugun Marialonbren etxea bilakatu zen.
Bigarren zatia:
Aurreko istoriko artzaiak eta bere emazteak alaba bat izan zuten, Mikaela. Bailararen barruan eta kanpoan ospe handiko emakumea bilakatu zena, dakigunez 1910-eko hamarkadan herriz herri joaten zen goizero, Ordiziaraino edota Tolosaraino ailegatuz. han Arbizutik eramandako produktuak saltzen zituen, eta modu berean han erositako produktuak hemen saltzen zituen. Ibilbide guztia bera bakarrik egiten zuen, oinez. Garai haietan emakume bat ordu hoietan menditik bakarrik ibiltzea pentsaezina zen, honengatik Mikaela emakume indartsu eta ausart bezala ezagutzen zen. Emakume ederra izango zela jakin dezakegu, diotenez neskatxa gazte eta sasoitsua zen, bi trenzetan zuen ilea gerriraino iristen zitzaion, baina normalean moto hori batekin estalia zuen, kantak dioen bezala. Baina bere edertasuna benetan ulertu dezakegu bere amorantearen gutunak irakurri ondoren.
Dirudienez, Mikaelak amorante bat zuen Ordizin, ez dakigu ea berarekin ezkondu egin zen zeren eta berari buruz dugun gauza bakarra Mikaelari idatzitako gutun bat da. gutuna 1908-ko urriaren 28koa da, non badirudi Bilintx-ek egina dela, bere izkera erromantikoarengatik. Gutunean zehar neskatxari honela zuzentzen zaio bere izaerari buruz: nere biyotzeko laguntxo maitia, aingeru zuri pare gabia, dama perla, izar polita, lore ederra, izarra, ilargi, eguzki, biziya eta biyotza….etab, eta bestalde, bere itxura fisikoari buruz honelakoak idazten zizkion: txarmantagarriya eder ta gazte, zoraturikan naukate zure gorputz lirañak, zure begi argiak, zure itxurak, eta zure itz eta farra politak,... Honek argi uzten digu berriz ere Mikaela emakume eder eta txarmantagarria zela eta gizon guztiak bere atzetik zebiltzala.
Aurretik aipatu da Mikaela bakarri joaten zela goizero, baina ez zegoen guztiz bakarrik, Ordiziko amorante horrek idatzitako gutunetan honakoa irakurri dezakegu. “zoaz biyar suelto, etzaizu Ataungo apaizan anima agertuko, eta eman kontuz kolkuan arma txikiya”. Dirudienez, Mikaelak errebolber bat eramaten zuen kolkuan ezkutaturik, behar izan ez gero, bere burua babesteko. Arma duela urte batzuk aurkitu zuten, Maria Lonbreren etxeko ganbaran poltsa baten barrua izkutuan, bakarrik hiru bala zeuden sei beharrean, eta honek betirako intrigarekin utziko gaitu: non egongo dira falta zirenak?
Mikaelaren ezaugarri bat zen asko erabiltzen zuela zaldi bat tokitara joateko, eta horik dator Marialonbren zaldiyan dantza, Mikalearen aitaren ezin esan horregatik eta bere alabaren zaldiarengatik. Eta dantzakia ez da gauza bakarra lortu duguna Mikaelari esker, besteak beste, bera izan zen gaur egun ezagutzen dugun Lonbreren dendaren sortzailea.
MARIALONBREN KOPLA ZAHARRA:
Marialonbren zaldiya
salto ta brinkolariya
kaprestutako jarri diote
ardatzeko hariya
Marialonbren zaldiya
salto ta brinkolariya
kaprestutako jarri diote
Mikelaren moto horiya
Kantu honen sorkuntzak idatziz lotzen du “marialonbre” motea Mikaelari, baina ez dakigu seguru hau horrela zela, zeren eta lehen lau lerroak Arbizun sortuak direla diote non ez den Mikaela aipatzen, bigarren zatia, berriz, Etxarriarrek sortua dela esaten da, eta hor da non Mikaela aipatzen den.
Amaitzeko eskerrik asko Mari paz eta Rafari eskeinitako elkarizketarengatik.