Erraldoiak:
Erraldoiak denbora pasa ahala berriketak izan dituzte hauen erabilera errazteko, hemen prozesua.
Erraldoiaren kaballetea edo estruktura egurrezkoa da, espumazko sorbaldakoekin.
Gorputzari dagokionez, enborra eta besoak, beira-zuntzez eginak daude.
Buruak buztinez eginak daude, baina hori aldatzeko bidean gaude, kartoi-harrizko buruak izango dituzte (arinagoak izan daitezen).
Eskuak burua bezala eginak zeuden baina, hurrengo ateraldietan plastikozko eskuak eramango dituzten jarrita (3D impresoraz eginak).
Buruhandiak:
Gure eskutara iritsi zirenean buruandiak oso egoera txarrean zeuden, eta, ondorioz, berrikuntzaren beharrean zeuden. Napoleonek txanoa apurtuta zuen, beste gauzen artean, eta hauek izan ziren konponketa prozesuan emandako urratsak:
Dena (lizunduta baitzegoen) ongi garbitu zenbait produkturekin.
Hautsitakoa kartoi-harrirekin konpondu eta berria egin.
Imprimazio kapa bat eman, ondoren oleoan margotu 2010ean zuten irudia berreskuratzeko.
Berezitasun bezala, Sugar hasiera batean urdina zena, bertsio berrian benetazko suari antza handiagoa emateko kolorea aldatu genion, laranja-horixka batera.